1980 Entradillak

11,395
Published on 10 azaroa, 2021 by

Jai-egun honek izaera herrikoia dauka, erlijio zein auzo mailan. Arrastaria Bailarako ordezkariak, Antiguako Ama Birjinari boto sekularra egin eta “Entradillak” dantzatu ostean, abiatu eta Urduñako Hiriarekin senidetzen dira. rrastariako bizilagunak, Urduñako (Bizkaia) sarreran elkartu ostean, prozesioan abiatzen dira, “litaniak” abestu eta errezitatuz, Antiguako Santutegira iritsi arte. Bertan, meza entzun eta kandela handi bat eskaintzen diote Ama Birjinari.

Arrastariako bailaran (Araba) meza eta Antiguako Ama Birjinari egindako eskaintza amaitu ostean, bailarako ordezkariek, banan-banan, ohiturazko “Entradillak” egiten dituzte. “Entradillak” banaka egiten den dantza da (gaur egun, batzutan, binaka egiten da; neskek ere egiten dute). Dantza erraza da. Txapela aurrera jaurti ostean hankak gora altxatzen dira. Gero, oin puntekin egiten da dantzan, atzerantz, eta “gurpil” batekin jarraitu. Amaitzeko, agurra egiten zaie elizatik kanpo dauden agintariei.

Category Tag