Mahaiganekoa Mendexa 2001

3,589
Published on 17 abuztua, 2021 by

Udaletxean egiten zen, afari baten ostean. Herriko agintariek eta bertako bizilagunek hartzen zuten parte. Partaideek mahai gainean egiten zuten dantzan, batak bestearen segidan. Alkatea zen buru, eta dantzari bakoitzari edalontzi bat ardo eskaintzen zion dantzan egin aurretik. Bertaratzen zirenek dantzaren doinua abesten zuten aho batez, mahiaren inguruan erritmoan mugitzen ziren bitartean. Aipatu herrietan dantzaren garapen eta testuingurua antzerakoak ziren.

Gaur egun ere antzerakoak dira: Alkatea mahaiaren buru da, eta mahaira igotzen den bakoitzari edalontzi bat ardo eskaintzen dio. Partaideek, tragoa jo, eta aipatu bakarkako dantzari hasiera ematen diote. Mahai gainean egiten dute dantzan, mahaiaren alde batetik bestera, luzera osoa hartuta. Pausuak aurreraka zein atzeraka egiten dituzte. Gero, oin puntekin egiten dute dantzan eta une horretan hurrengo dantzariak hartzen du parte, lehenengoak gurpil edo grabilleta bat eginez ematen diolarik amaiera bere saioari. Modu beretsuan igoko dira mahaira bertaratu diren gainerakoak. Dantza hau txistulariaren doinuan edo Horra hor goiko herriko kantaren doinuan egiten da. Batzutan bateratu egiten dira txistua eta kantua.

—————————————-

El Alcalde, situado en la presidencia de la mesa, va sirviendo un vaso de vino a cada uno de los que suben a la misma. Los participantes, realizando el trago de rigor, inician la citada danza individual. Dicha danza se baila sobre la mesa y recorriendo, en sentido logitudinal, la misma con una serie de pasos de avance y retoceso, al que sigue un punteado ligero, donde se une al siguiente participante y con la ejecución de un gurpil el primero remata su actuación.

Category Tag