2014 BIZKAIKO DANTZARI EGUNA ELORRIO

Federazio hau Bizkaiko dantzariak eta dantza taldeak elkartzeko xedez sortu zen, eta hauek hainbat esparrutan, hala nola Bizkaiko zein Euskal Herriko dantza tradizional eta folklorearen prestakuntza, ikerketa eta zabalpenean, egindako ahaleginak osatzeko helburua izan zuen. Gainera, Euskal Dantzarien Biltzarrean ere parte hartzen zuen.

1980. urterako eta Bizkaiko lehen Dantzari Eguna, jarduera nagusia, egitearen karietara, talde kopuru handia bildu zuen, eta hori 1983. urtean Federazioa eratuko duten ernamuina izango da.