Entradillak Urduña 1980

Jai-egun honek izaera herrikoia dauka, erlijio zein auzo mailan. Arrastaria Bailarako ordezkariak, Antiguako Ama Birjinari boto sekularra egin eta «Entradillak» dantzatu ostean, abiatu eta Urduñako Hiriarekin senidetzen dira. rrastariako bizilagunak, Urduñako (Bizkaia) sarreran elkartu ostean, prozesioan abiatzen dira, «litaniak» abestu eta errezitatuz, Antiguako Santutegira iritsi arte. Bertan, meza entzun eta kandela handi bat eskaintzen diote Ama Birjinari.

Arrastariako bailaran (Araba) meza eta Antiguako Ama Birjinari egindako eskaintza amaitu ostean, bailarako ordezkariek, banan-banan, ohiturazko «Entradillak» egiten dituzte. «Entradillak» banaka egiten den dantza da (gaur egun, batzutan, binaka egiten da; neskek ere egiten dute). Dantza erraza da. Txapela aurrera jaurti ostean hankak gora altxatzen dira. Gero, oin puntekin egiten da dantzan, atzerantz, eta «gurpil» batekin jarraitu. Amaitzeko, agurra egiten zaie elizatik kanpo dauden agintariei.

Festividad de carácter interlocal, en sus vertientes religiosa y vecinal, donde los representantes del Valle de Arrastaria una vez de cumplir con la secular promesa a la Virgen de La Antigua y bailar las clásicas “Entradillas” se encaminan y fraternizan con la ciudad de Orduña.

Las gentes de Arrastaria después de reunirse a la entrada de Orduña (Bizkaia) van en procesión, cantando o recitando “letanias”, hasta el Santuario de la Antigua, donde oyen misa y ofrendan un gran cirio a la Virgen.

Al finalizar la misa y ofrenda del valle de Arrastaria (Araba) a la Virgen de La Antigua, los representantes del valle realizan uno a uno las tradicionales “Entradillas”. Éstas consisten en una sencilla danza individual (hoy en día, en ocasiones, se realiza por parejas e incluso por representantes femeninos) que consta de una serie de elevaciones alternativas de piernas tras haber lanzado al frente una boina (txapela), le sigue un punteado hacia atrás que finaliza con un “gurpil” y un saludo a las autoridades, situadas en el exterior del templo.